-Ogi hau jaten dauana beti da biziko, hilterik ez dau ikusiko... (Curejauna gorde ondoren, isilunetxo bat eg/'n daiteke, eta oharrak eginez —balegoz— otoitza esanez amaitu). OTOITZA Jainko Jauna: zure aurrean gure makaltasuna autortzen dogu, gure burugogorkeria eta ondasunetarako zalekeria, gure zoriona hortxe balego lez jokatzen dogulako; emoiguzu apaltasuna eta senidea zerbitzeko adorea, benetako zoriontasuna geure barrutik atara ahal izan daigun. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. -Amen. t Bedeinka gaizala Jainko ahalguztidunak: Aitak eta Semeak eta Espiritu santuak. -Amen. t Goazen Jaunaren bakean. -Eskerrak Jainkoari. - 8 - zeharreko 14. domekea taiifcito ®DBsDsflsoaoosi t Aitaren eta Semearen eta Espiritu santuaren izenean. -Amen. t Senideok: zoriontsu izan gura dogu; zorionta- sunaren bila ibilten gara... baina ze bideetan ze- har? Ondasunak pilatzeak eta aberastasunak me- tatzeak emoten ete dabe zorionik? Ala zoriona geuk daroagu eta banantzen dogunean sumatzen dogu zoriontsuak garala? Hauxe da gaurko litur- giaren mezua. Hurreratu gaitezan apaltasunera hori ulertzeko eta Jainkoaren seme-alaben zori- ontasunean bizi izateko. Sarrera-abestia Zein gogo ta eder dan anaiok alkartu eta danok batera Jainkoa goratu. —Cora bihotzak eta guztiok egin kantu: Jainkoak bere eskuz salbatuko gaitu. damu-otoitza t Apaltasunez autortu daigun Jainkoaren eta senideen aurrean zoriontasun bila oker bideetan zehar ibili garala: -Elizearen alde: herrialde guztietan bake- bideak urratu daizan alkar errespetatzera dei- tuz eta harrokeria guztiak alboratuz, eskatu deiogun Jaunari. -Besteak euren agintepean edo zigorpean har- tzen dabezenak apalen eta sufritzen dabenen oihuak entzuteko gauza izan daitezan eta sa- murtasunez erantzun deieen, eskatu deiogun Jaunari. -Mundu honek bere norgehiagokako lehian albo- ratzen dauzanak alkartasunerako eta errespe- turako garraxi bihurtu daitezan, eskatu deio- gun Jaunari. -Umeen alde, batez ere lanean esplotatuak di- ranen edo gehiegikeriak sufritzen dabezanen alde: euren umetasuna errespetatu dakien eta maitatuak izatera heldu daitezan, eskatu dei- ogun Jaunari. -Jainkoaren berbea entzuteko eta hausnar- tzeko, eta eukaristi-ogia alkarbanantzeko al- kartzen garanok apaltasuna landu daigun eta uste on osoa bihotz apal dan Jaunagan jarri daigun, eskatu deiogun Jaunari. t Gure otoitzak Jesus Jaunak irakatsitakoan indar hartu daian, esan daigun gogotsu, Jesusek berak irakatsitako otoitza: - 6 - Goratuko zaitut, ene Jainko, ene errege, bedeinkatuko dot zure izena betiren beti. Egunero zaitut bedeinkatuko, zure izena goretsiko beti. R/. Errukiorra eta bihozbera da Jauna, hasarregaitza eta ondoguraz betea. Ona da Jauna guztientzat, errukiz betea bere sorkari guztientzat. R/. Goratu zagiezala, Jauna, zeure sorkari guztiek, bedeinkatu zeure fededunek; aitatu begie zure erregetza ospetsua, berba egin begie zure ahalmenaz. R/. Fidagarria da Jauna bere berba guztietan, leiala bere egintza guztietan. Jaunak eusten deutse jausteko zorian dagozanei, eta lur jota dagozanak jasoten ditu. R/. HITZAREN LITURGIA Elizeak jarten deuskuzan Jainkoaren mahai bie- tako lehenengora hurreratuko gara: HITZAREN MAHAIRA. Arretaz entzun daigun Jainkoak esan gura deuskuna: Zakarias Profetearen liburutik (Za 9, 9-10) -Jesus Jauna, apalek baino ulertzen ez zaitu- ena: erruki, Jaunal -Jesus Jauna, Jainkoagandiko zoriona dakarsku- zuna: Kristo, errukil -Jesus Jauna: zorion bidea zaituguna: erruki, Jaunal Goretsi daigun guztion Egile eta Aita/Ama dogun Jainkoa: Jauna, gure Jainkoa: Zeru-lurren egile: Guztien Salbatzaile: Gure Jabe zara-ta: BEDEINKATUAZU BEDEINKATUA ZU. BEDEINKATUAZU. BEDEINKATUA ZU. Jesus, Jainko-Semea: Guregatik hil zara: Aitak biztu zaitu-ta: Gure artean zagoz: Espiritu Santua: Bizien bizigarri: Poz-emoile bikaina: Negarretan pozgarri: BEDEINKATUAZU. BEDEINKATUAZU. BEDEINKATUAZU. BEDEINKATUA ZU. BEDEINKATUAZU. BEDEINKATUAZU. BEDEINKATUAZU. BEDEINKATUA ZU. Egin daigun otoitz Jesus gure Jaunak egiten eban lez: horretarako saimoak erabiliz: (otoitz hau jesarrita egin daiteke) Urtean Zeharreko 14. Domekea /A Sal 144 E -neJain-ko, e -ne er-re-ge: be-dein-ka -tu - ko dot iu - re i-ie-nabe- ti e -re. GURE AITA ZERUETAN ZARANA, SANTU IZAN BEDI ZURE IZENA, ETOR BEDI ZURE ERREINUA, EGIN BEDI ZURE NAHIA ZERUAN BEZELA LURREAN ERE. EMOIGUZU GAUR EGUN HONETAKO OGIA, PARKATU GURE ZORRAK GEUK ERE GURE ZORDUNEI PARKATZEN DEUTSEGUN EZKERO ETA EZ GU TENTALDIRA EROAN BAINA ATARA GAGIZUZ GATXETIK. (Gurejauna altara gainean jarri daiteke. Agurtu ondoren — belauna okertuz edo burua makurtuz-, esan): -Jaungoikoaren Bildotsa, zeuk kentzen dozu munduko pekatua: ERRUKI, JAUNA. -Jaungoikoaren Bildotsa, zeuk kentzen dozu munduko pekatua: ERRUKI, JAUNA. -Jaungoikoaren Bildotsa, zeuk kentzen dozu munduko pekatua: EMOIGUZU BAKEA. Jaunartzerako abestia Jauna dot Artzain, ez dot izango nik goserik hark emongo deust zer-jan onik. -Neu naz zerutik lurrera jatsi dan ogia Aitak danori eskeinia... -Nire gorputza egiz dozue janaria ta nire odola edaria... Honan dino Jaunak: «Poztu biziro, Sion uri eder! Egin irrintzi, Jerusalem uriburu! Hara, bajatortzu zure erregea: zuzen eta garaile dator, apal eta asto baten gainean, astakume baten gainean. Berak hondatuko ditu Efraimeko guda-gurdiak eta Jerusalemeko zaldiak; hausiko ditu guda-uztaiak, eta bakea iragarriko deutse nazinoei. Itsasotik itsasora aginduko dau, Eufrates ibaitik lurraren azken mugetaraino». Jaunak esana San Paulo Apostoluak Erromatarrei egindako gutunetik (Erm 8, 9. 11-13) Senideok: Zuek ez zaree grina txarren menpean bizi, Espiri- tuaren menpean baino, Jainkoaren Espiritua zuekan bizi da- eta. Norbaitek Kristoren Espiritua ez badau, hori ez da Kristo- rena. Jesus hildakoen artetik biztu eban Jainkoaren Espiritua zuekan bizi bada, Kristo hildakoen artetik biztu ebanak berak biziazoko ditu zuen gorputz hilkorrak ere, zuekan bizi dan beraren Espirituaren bitartez. Zorretan gagoz, beraz, senideok, baina ez grina txarrakaz, horreen arabera bizi izateko. Holan bizi bazaree, hil egingo zaree; baina Espirituaren bidez giza egintza txarrei uko egi- ten badeutsezue, bizi izango zaree. Jaunak esana Ebanjelioa Jesu Kristoren Ebanjelioa San Mateoren liburutik (Mt 1 1 , 25-30) Aldi haretan, Jesusek esan eban: «Bedeinkatua Zu, Aita, zeru-lurren Jauna, gauza honeik jakin- tsuei eta burutsuei gorde eta jente apalari agertu deutsazuz-eta. Bai, Aita, holan izan dozu gogoko. Nire Aitak dana emon deust, eta ez dau inork Semea ezagutzen, Aitak baino; ezta Aita ere, Semeak baino eta Semeak agertu nahi deu- tsanak baino. Zatoze Nigana nekatu eta zamapetu guztiok, eta Neuk arinduko zaituet. Hartu egizue nire buzta- rria eta ikasi Nigandik, gozoa eta bihotz-apala nazalako, eta aurkituko dozue zeuen arimen- tzako atsedena. Nire buztarria leuna eta nire zamea arina da-eta». Jaunak esana (Ondoren DIRU-BATZEA, egin daiteke) Oharra Bada konpromiso bat gure beharrizanei erantzutea, eta gure inguruko behartsuei laguntzea. Horren ezaugarri dogu orain egiten dogun diru-batzea: be- hartsuaren ondoan gagozela adierazten dogu. Hau Jesusengandik beragandik ikasi dogu. ESKARIAK t Jainkoaren izakereaz apalak baino ez dira jabetzen. Apaltasunez hurreratu gaitezan bera- gana gure beharrizanak aurkeztuz: